Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Etxekoak ikastolan

2023/05/09

Etxekoak ikastolan ekimenaren barruan bisitak izan ditugu aste honetan ikastolan: HH5ean Liamen amatxo etorri da. Sukaldaritzaren inguruko proiektua ari dira egiten eta bizkotxo goxo bat sukaldatu du gure etxeko txikiekin.

 

LH5en, berriz, Lur Guenetxearen aita Eneka etorri da eskaladako klase bat ematera. Lur eskaladan ibiltzen da eta bere gelakoei erakutsi nahi izan dien kirol hau. Kiroldegian ibili dira gora eta behera!

Eskerrik asko Mel eta Eneka! Eta besteok ere badakizue, ikastolako ateak zabal zabalik daude eta zuen txikiek gustura hartuko zaituzte bertan!

Orioko Herri Ikastola