Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH 4ko ikasleek UEMAK eskainitako tailerra izan dute

2023/05/10

Bagoaz tailerra eskaini die DBH4ko ikasleei UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) DBH 4ko ikasleei.

Aasteartean,  Bagoaz tailerra eskaini die UEMAk, Goizane Aranaren eskutik, DBH4ko ikasleei. Ekimen honek UEMAk udalerri euskaldunetan eragiteko daukan nahiari erantzuten dio, eta lantzen ari den HEDATU hezkuntza proiektu integralaren parte da.

 

Tailerraren bidez landu nahi izan den helburu nagusia da Orio bezalako herri euskaldunek euskararen normalizazioan duten funtzio garrantzitsua azpimarratzea eta ikasleak zeregin horren protagonista bihurtzea. Ikasleek lidergo natural horren kontzientzia hartzea, hain zuzen ere.

 

Ikasleek balorazio oso positiboa egin dute, eta naturaltasunez daukaten euskara, zaintzearen ardura eta kontzientzia indartzen lagundu die tailerrak.

 

 

 

 

UEMAren tailerra