Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Julio Villar eta Ibon Gaztañazpik "E, petrel!" liburua aurkeztu zuten atzo Ikastolan

2023/06/02

Atzo eguerdian, Julio Villar eta Ibon Gaztañazpi Ikastolara etorri ziren E, petrel! liburua DBH3ko ikasleei aurkeztera. Villarren liburua 1974an argitaratu zen, eta gerora beste hamabost edizio atera dira; Ibon Gaztañazpi oriotarrak eta ikastolako gurasoak, obraren euskarazko itzulpena idatzi du.

Villarrek orain 50 urte inguru, munduari bira eman zion, Mistral izeneko belaontzi txiki batean. Bost urte iraun zuen bere bidaiak eta denbora horretan, Atlantikoa, Ozeano Barea eta Indikoa zeharkatu zituen geldialdiak eginez. Karibeko uharteetan, Galapagoetan, Markesa uharteetan, Tuamotun eta beste hainbat lekuetan bizi izan zen. Guztira, 38.000 itsas milia baino gehiagoko bidea egin zuen.

Atzo bildu ginen guztiok, harrituta eta hunkituta entzun genituen bere istorioak, izan ere, Villarrek izugarrizko komunikazio gaitasuna du. Entzule guztiak berarekin Mistral belaontzian geundela sentitzeko aukera izan genuen: karta nautikoen irakurketa, arrantza egiteko eta ehizatzeko moduak, itsas ekaitzak, hainbat lekutan izandako bizipenak... Munduari bira emateko aukera izan genuen guztiok, izugarria izan zen!

Munduari bira ematea ere aukera bat da zuentzat” esaldiarekin amaitu zuen hitzaldia Villarrek. Ikasleen buruko mugak hautsi eta mundua deskubritzeko gonbita eginez.

Julio Villar eta Ibon Gaztañazpik E, petrel! liburua aurkezten