Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Danbolin musika eskolako ikasleen kontzertua

2023/06/09

Danbolin musika eskolakoak etorri dira aste honetan gurera kontzertua ematera. Musika eskolan eskaintzen diren musika tresnak aurkeztu dituzte kontzertu pedagogigoan. Musikariak Danbolin musika eskolako ikasleak izan dira. Kantu oso ezagunak jo dituzte eta entzutearekin batera ikasle guztiak abesten hasi dira. 

Emanaldiaren bukaeran dantza koreografia bat egin dute Ander Errasti dantzariarekin batera eta dantzan amaitu dute ikasleek kontzertua. Orioko Herri ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak joan gara kontzertura.

Danbolin musika eskolakoen kontzertua