Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Munibe arkeologia taldekoak LH1en izan dira

2023/06/09

Lh1eko Iker eta Unaxen attitte Juan Mari, bere lagun Xabierrekin etorri da ikastolara euren arkeologia taldean egindako indusketetan aurkitutako fosilak erakutsi eta azalpenak ematera.

Dinosaurorik ez, hori argi azaldu dute, haiek bizi izandako garaian Euskal Herria eratu gabe zegoela eta.

Baina hala ere, fosil ugari, harriekin egindako tresnak, metala lantzen hasi zireneko tresnak, orein adarrekin egindako tresnak eta gizakien iztarreko hezur bat eta matrail hezur bat ekarri dituzte.

Hauek guztiak C14 froga egitera bidaltzen dituzte aintzinatasuna kalkulatzeko, eta hezurrak eta tresnak Gordailu izeneko erakundera eramaten dituztela kontatu digute. Gaur ekarritakoak, epe batean erakusteko izaten dituzte, eta laster epe hori bukatzen omen zaie eta Gordailura eramango dituzte, beraz, aukera paregabea izan dute ikasleek aztarna hauek bertatik bertara ikusteko.