Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Gure ikasleak Julen Alonsoren disko berriko kolaboratzaile

2023/06/13


Ikastola eguneko entsegu batean hasi zen guztia. Julen Alonso kalean zebilen eta bere kantu bat entzun zuen altabozetatik, “bizitzaren trena”. Baina ez zen hor bukatu. Disko berria prestatzen ari zela eta Orioko Herri Ikastolako ikasleekin grabatu zezakeela bururatu zitzaion.

Orioko Herri Ikastolarekin hitz egin eta LH 3. mailako sei ikaslerekin grabatu du disko berriko “Norbera garena” kantua Oiartzunen.  Abestiak askatasunari buruz hitz egiten du, pertsonak  maitatzeko, sentitzeko... libre izan gaitezen dio kantak. Goiz ederra pasa dute esperientzia paregabea biziz.

 

Julen Alonsoren diskoko kolaboratzaileak bihurtu dira gure ikasleak.