Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Munduari bira proiektuaren aitzakian, LH2ko ikasleek hainbat herrialde ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako familien inplikazioa ezinbestekoa izan da.

2023/06/13

 Willy Fog-en “Munduari bira 80 egunetan” pelikula ikusi ostean ekin zioten bidaiari.

Bertako protagonistek bezala, kontinente eta herrialde desberdinak hartu zituzten jopuntuan, hain zuzen ere, Erresuma Batua, Frantzia, Turkia, India, Txina eta Ameriketako Estatu Batuak.

Bidaia hasi aurretik ordea, hainbat aholku jaso zituzten Oiana Blanco gurasoaren partetik. Izan ere, Oiana judoka profesionala izandakoa da eta asko bidaitu izan du. Beraz, kontuan hartu beharreko hainbat datu eman zizkien: ordu aldaketak, diru trukeak, pasaporte bat zer den, herrialde bakoitzeko ohiturak…

Behin hau jakinda, Erresuma Batura bidaiatu zuten eta bertako hainbat leku ezagun zein bertako ohiturei buruzko hainbat informazio ekarri zuten ikasleek etxetik. Erresuma Batuan bizi den familia baten lagun batekin bideo deia egiteko aukera izan zuten eta ikasleen jakinmina asetzeko prestatutako galderei gustura erantzun zien.

Erresuma Batutik, Frantziara bidaiatu zuten ondoren. Hemen ere, hainbat bitxikeria, istorio eta xehetasun ezagutzeko aukera izan zuten. Torre Eiffelaz haratago, Louvre museoa, kurasanen jatorria eta beste hainbat kontu ere jakin izan zituzten.

Turkia izan zeh bidaiko hitugarren herrialdea eta bertako erlijio, ohitura eta nola ez espezien berri jakiteko parada izan zuten. Espeziei lotuta, usaimena frogan jarriz, jolas polit bat sortu zuen familia batek eta gela curry, oregano, piper beltz, kurkuma, bainila…eta beste hainbat aromez bete zen. Ikasleek, usaimenarekin espezie desberdinak identifikatzeko saiakera egin zuten. Ez zen lan erraza izan baina ederki gozatu zuten!

Honez gain, familia batek oilaskoa curry eta koko saltsan prestatu zituen gela osoarenzat eta izugarrizko arrakasta izan zuen! Errezeta banatu zien ikasle bakoitzari eta uste da etxe batean baina gehiagotan prestatu izan zutela.

Indian egin zuten hurrengo geltokia. India aipatu hutsarekin indio lumadunak burura etorri arren, Indiar hauen berri izatean, desberdintzen ikasi zituzten eta indiarren ohitura, kopetean daramaten puntuaren izena, banderaren koloreen esanahia… ikasi zituzten besteak beste.

Gogoz zeuden hurrengo herrialdera iristeko. Txina zenez eta gelan txinatar bat izanik bazekiten herrialdea oso gertutik ezagutzeko aukera izango zutela. Halaxe izan zen, Selinaren anaia Erik eta ama etorri ziren gelara eta Txinako hainbat kontu kontatu zizkien. Dibertigarria izan zen txinatar urte bakoitza animalia batekin lotzea. Denon artean, ikasleen  animalia urtea, irakasleena, etxekoena… zein ziren jakin zuten. Honez gain, Selinaren amak prestatutako jaki tipikoa ekarri zien gelara eta gustura jan zituzten. A zer zortea!

Azkenik, Ameriketako Estatu Batuetan egin zuten azken geldialdia. Bertako banderak 50 izar dituela eta izar bakoitzak estatu bat irudikatzen duela jakin dute, parke nazional garrantzitsuen izenak, izugarri handiak diren sekuoia zuhaitzak…

Eta Iñaki Larrañaga gurasoa istoriako irakaslea izanik, Amerikari buruzko istoria ere kontatu zien, euskaldunak bertara aspaldian iritsi ginela, Amerindiarren bizimodua eta beste hainbat kontu.

Estatu Batuetara bidaiatutako familiak ere baziren tartean eta Maider Beldarrainek Californian igarotako esperientzia kontatu zien. 

Proiektuan zehar, ikasle bakoitzak bere bidaia liburua osatu du, herrialde bakoitzeko argazkiekin eta jasotako datu eta bitxikeriekin eta gainera, herrialde bakoitzeko bereizgarria den eskulanen bat egin dute plastikako saioetan ( Londreseko kabina gorria, Eiffel Dorrea, Turkiako alfonbra, txotxez egindako Troiako zaldia, Txinako dragoia…)

Proiektu hau etxekoen eta ikastolaren arteko zubilanaren adibide izan da, proiektuan zehar ezinbestekoa izan baita etxekoen laguntza eta hauei esker, proiektua aberastu egin baita uneoro. 

Mila esker familiak eta bejondeizuela!