Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

BIRZIKLATU eta PARTE HARTU mugikor zaharren bilketa kanpainan

2023/06/23

BIRZIKLATU eta PARTE HARTU mugikor zaharren bilketa kanpainan eta erabiltzen ez dituzun gailu elektronikoak Ikastolara ekarri, ekainaren 19tik 28ra!

 

Orioko Ikastolako DBH3ko ikasleak eta Alboan GKE-arekin batera, kontzientziazio kanpaina bat bideratzen ari gara, Kongoko Errepublika Demokratikoko mehategietan ehundaka gizon, haur eta emakume hiltzen direlako urtero, gure mugikor eta gailu elektronikoentzat hain beharrezkoak diren koltana, urrea, wolframioa eta tantalioaren ustiaketa basatia dela eta.

Horregatik, mugikor eta gailu digital zaharren bilketa abiatu dugu. Bildutakoa Alboan-ek trukatu eta diru-laguntza hori Kongora bidaliko du, hainbat proiektu bideratu ahal izateko. Lagunduko diguzue honetan? Edozein laguntza asko eskertuko genuke!