Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Hasi gara guraso bilerekin!

2023/09/06

Ikasturte berriarekin batera, Haur Hezkuntzakoak hasi dira lehendabiziko guraso bilerak egiten.

Ikastolako txikienen familiei asteartean eman zieten ongi etorria bi irakasleek, HHko zuzendariak eta artezkaritzako 3 kidek. Familiekin lehen hitzak trukatuta, orain txikiak iristeko zain gaude.

Ondorengo egunetan izango dira beste ikasturteetako guraso bilerak.

Orioko Herri Ikastola