Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LHko hirugarren ziklokoak eskurtsioan

2023/09/15

Orioko Herri Ikastolako ikasleak familiarizazioan murgilduta gaude. Familiarizazioak ikaslea ikastolan eroso eta seguru egotea du helburu, baita talde kohesioa indartzea ere.

Ikasturtea hasi genuenetik hasieran dinamika batzuk egiten ditugu motorrak berotzeko eta bestalde, pertsona ereduaren lanketa egiten ari gara. Ikasleak Orioko Herri Ikastolan DBH4 bukatzen duen pertsonak nolakoa izan beharko lukeen pentsatzen jarri eta horma- irudiak egiten ari dira.

Astea ondo bukatzeko, lagunekin egon eta talde kohesioa bultzatzeko Orioko Herri ikastolako hirugarren ziklokoak itxaspeko buelta egitera joan dira. Hondartzara iritsitakoan batzuk parkean jolastu dute eta beste batzuk, berriz, hondarretara jeistea aukeratu dute. Goiz pasa ederra egin dute asteari amaiera emateko!

Lh3