Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Informazio bila liburutegira

2023/11/20

Txiten proiektuarekin buru belarri dabiltza HH4ko haurrak, txitak jaio dira eta hauek ondo zaintzeko informazioa behar dute. Eta informazioa bilatzeko, non hobeto herriko liburutegian baino.

Aurrekoan aipatu bezala, bost txita gehitu zaizkigu gure ikastolako familiara. Eta hauek primeran zaintzen dituzte denek, hala ere galdera mordoa sortu zaizkie txikiei eta erantzun bila herriko liburutegira joan dira. Liburutegia miatu ostean eta bertako txokoez gozatu ostean, liburu mordoa ekarri dituzte ikastolara ere. 

Eskerrik asko liburutegiko arduradunari.

Orioko Herri Ikastola