Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Etxekoak ikastolan 🧪🔬

2023/11/21

Esperimentu zoragarriak egin zituzten HH5eko haurrek Areneren amatxo Anerekin.

Areneren amatxo kimikaria da eta zientzilarien egunean, ikastolara etorri zen bere alaba eta laguntxoekin esperimentu zoragarri batzuk egitera. Denon eskura dagoen materialarekin hainbat esperimentu egin zituzten eta denak poz pozik ibili ziren esperimentuak burutzen.

Eskerrik asko Ane guri hain une ederra pasatzearazteagatik.

Orioko Herri Ikastola