Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Adinekoak laguntzen

2023/11/23

 

DBH2 eta DBH3ko ikasleek Proiektu komunitario irakasgaian, Oriorentzat lagungarri izango den ekintza bat egin nahian, honakoa erabaki dugu: beharra duen 75 urtetik gorako biztanleria oriotarrari erosketak etxeetara eramatea.

 

 

Udalarekin eta Gizarte Zerbitzuekin eginiko zenbait bileren osteko emaitza da. Pandemia garaian ere egon zen erosketak egiten laguntzen zuen talde bat, baina pandemia eta gero laguntzarik gabe geratu ziren. Eta lan horri berriro heltzea aproposa iruditu zaie ikasleei. 

 

Hori dena, muxutruk egingo dute. 

 

Laguntza behar duen herritarrik ezagutzen baduzu deitu ikastolara: 943 83 47 04

 

Herrian zehar zabalduriko kartela