Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastolako familia asko tartean dauden ALTXABURUA ORIO taldea sortu da herrian.

2023/12/22

Taldearen helburuetako bat seme-alabei mugikorra ahalik eta beranduen ematea da; besteak beste adinaren arabera pertsonon burmuinak ez daudelako prest horrelako tresna bati erabilera egokia emateko.

Horrela baieztatu ziguten abenduaren 11n Salatxo aretora etorritako hizlariek: Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal.

Aste honetan berriz, beste ekimen bat jarri da martxan. Herriko denda, taberna eta zerbitzu ezberdinetan pegatina laranjak jartzea. Pegatina horiek, denden kanpokaldean erraz ikusteko lekuetan jarri dira. Helburua umeek, beharra dutenean, leku horietako telefonoa erabiltzeko aukera izatea da, norberak berea behar izan gabe.  Modu honetan haurrek telefono mugikorra izateko adina atzeratu nahi da. Orioko Herri Ikastola ere egitasmo honetara atxikitu da eta DBHko eraikinean, idazkaritza kanpoan jarri dugu pegatina dagoeneko.

Azkenik, gabonak gertu direla eta, ikastolak ere bat egiten du haurrei smatphoneak ahalik eta beranduen ematea helburu duen egitasmoarekin. Honela haien buru osasuna zaintzen laguntzen dugulako. Hori arrazoitzeko interesgarria da artikulu hau.

 ALTXABURUA ORIO taldea sortu da herrian.