Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Harro Herri, korrika badator!

2024/01/11

Herri oso baten harrotasuna azaleraziko du Korrikaren 23. edizioak, 2024ko martxoaren 14tik 24ra, Irun eta Baiona artean egingo duen ibilbide luze eta oparoan. Urratsez urrats, "Harro Herri" aldarria zabalduko du Euskal Herriko bazter guztietan, hamaika egunez.

AEK-k, 23. edizio honetan Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du. Frantziar Estatuko hizkuntza legeari aurre eginda, baxoa eta brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen du talde honek. 

 

Korrikaren mezua, irudia, leloa eta ibilbidea ezagutarazi dituzte dagoeneko, eta ORIOTIK martxoaren 19tik 20rako gauean pasatuko dela badakigu eta Lapurdiko hiriburuan egingo du eztanda Korrika amaierako festak, martxoaren 24an. 

 

Hasi gaitezen beraz, gu ere harrotasunez herria berotzen! IKA IKA IKA HEMEN DATOR KORRIKA!

Orioko Herri Ikastola