Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Familiak gelan: Liamen aitonarekin marrazten

2024/01/12


Orioko Herri ikastolan desiatzen egoten gara gure ikasleen guraso, aiton-amona edo gertuko duten edonor gelara etortzeko. Beti badute zerbait berria eskeintzeko eta asko ikasten dugu beraiengandik. Etortzen zaizkigunak etxean baleude bezala sentitzea izaten da gure nahia eta atzokoan ere halaxe gertatu zen gurean.

LH1eko gure ikasle Liamen aitona etorri zitzaigun gelara. Izatez Estatu Batuarra da, Philadelphian bizi da, eta familia bisitatzera etorria da Oriora. Artista zela esan ziguten eta, ezin izan genon aukera honi pasatzen utzi. Gelara gonbidatu genuen eta berarekin marrazten jardun ginen. Borobil, triangelu, karratu, laukizuzen eta zilindroekin edozein marrazki egin dezakegula erakutsi zigun. Bera lanean jarri genuen baina, gure ikasleak ere arkatzak dotore astintzen jardun ziren. Koloreak eta hauen nahasketekin zein kolore sortzen diren ere asmatzen ibili ziren. Baina, margo eta arkatzak bakarrik ez,  mingainak ere astindu behar izan zituzten, ingelesez gainera! 

Gustora aritu gara, eskerrik asko bixitagatik!