Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Mutiozabalera bisita

2024/01/12


Poliki- poliki ari gara urte berriari hasiera ematen eta hasita genituen ekintza batzuei jarraipena eman diegu aste honetan, Mutiozabalen izan gara LH5ekoak. Asteartean LH5 gela batekoak izan ziren eta ostegunean beste gelakoak eta bi gelek goiz pasa egin dute. Gela bakoitzak bi zeregin izan ditu, alde batetik tailerrean denen artean egiten ari diren kuadernak lijatu eta iltzatu dituzte eta, bestetik, ontziak egiteko erabiltzen zituzten egurrak zeintzu ziren eta zein basotatik ekartzen zituzten aztertu dute.

Itsas-ondarea suspertzeko proiektua darama aurrera Mutiozabalek eta itsas ondarea suspertzea du helburu. LH5. mailakoak aste honetan izan dira bertan eta datorren astean DBHkoen txanda izango da.

 

Mutiozabalera bisita
Fitxategiak