Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Etxekoak ikastolan!

2024/01/17

Oporretatik bueltatu zaizkigu ikasleak ikastolara, baina baita ere gurasoak. Ostiralean, Luka eta Mattinen aita Andoni izan genuen ikastolan, bere biolinarekin inguruak goxatzen. 

Laster Orkestra sinfonikoaren kontzertua ikusteko irteera dugu HH4 eta  HH5ekoek eta hura girotu asmoz, bere bibolinjole trebeziak erakutsi zizkigun. Musika melodiekin jolasean aritu ginen, elkarrekin abesten eta danborradako martxa ere jo genuen elkarrekin.

Amaitzeko ostirala kantatu eta dantzatu genuen. Oso gustura egon ginen denok, eta berriz ere pozez hartuko ditugu etxekoak ikastolan! Denon artean egiten baitugu, denona den ikastola.

 

Eskerrik asko Andoni!

 

Orioko Herri Ikastola