Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH3koen Kantu bilduma edozeinentzat eskuragarri!

2024/02/14

Orioko Herri Ikastolako LH3ko ikasleak “Ez donk amaitu” proiektua bukatzen ari dira. Proiektu honek pertsona ereduko euskalduntasunari erantzuten dio. Lehenengo, geletan inkesta bat pasatu zuten ikasleek musika zein hizkuntzatan entzuten duten jakiteko. Datuak aztertu eta musika gaztelaniaz eta ingelesez asko entzuten dela ondorioztatu zuten, urteak gora joan ahala geroz eta gehiago.

Proiektuaren bigarren fasean euskal musika ezagutu dute ikasleek. Atal honetan euskal musika anitza dela konturatu dira, estilo eta erritmo guztietako musika dagoela euskaraz. 

Proiektuarekin bukatzeko, kantu sorta bat bildu dute atalka banatuta. Badira bakarkako lana egiteko doinuak, musika martxosoa talderako…proiektuan ezagututako kantu guztiak pendrive batean jaso eta gelaz gela eraman dituzte Orioko Herri Ikastolako ikasleek ere euskal musikaren ezagutza areagotu dezaten. Edozein pertsonaren eskura dago kantu bilduma hau gainera, beraz, etxerako, kotxerako musika berritu nahi baduzu, ez izan zalantzarik, zatoz Orioko Herri Ikastolara eta eskatu kantu bilduma bertako edozein irakasleri, hark bideratuko zaitu!

 

Inkesten emaitzak aurkezten