Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastolako kulturaniztasun taldeko lehen bilera

2024/02/16

Atzo, otsailak 15, elkartu zen aurtengo ikasturtean lehen aldiz ikastolako kulturaniztasun taldea. Iaz sortutako taldea da eta Oriora etorri diren familien inklusioa eta partehartze aktiboa ditu helburu taldeak. Horrela, hainbat gai landu ziren atzokoan. 

Hasteko UEMArekin elkarlanean martxan jarritako programa izan genuen hizketagai. Bilerak euskaraz egitea eta aldibereko itzulpena izatea oso ondo baloratu zen, baita Telegramerako jauzia eman izana ere. Nahiz eta gai honetan badugun zer hobetua, izan ere, ikastolako mezu ofizialak jasotzen dituzte baina oraindik ere kosta egiten zaigu ikastolaz kanpoko planetarako telegram erabiltzea. Testuinguru sozialetan oraindik ere whatsapparen erabilera nagusi da eta erronka dugu telegramera pasatzea.

Ondoren, harrera protokoloan egindako ekarpenak izan ziren hizketagai. Ekarpen hauek iazko bileretatik ateratako ideiak izan ziren eta egoki baloratu zen. 

Amaitzeko etorri berri diren familiei eta ikastolan ditugun mundu zabaleko komunitateei ikusgarritasuna eta espazioa emateko asmoz, kultur astean egin daitezken ekintzen inguruan jardun ginen. Ideia bat baino gehiago atera zen eta ziur aurten ere koloretsua eta aberatsa izango dela kultur astea. Apirilaren 27an izango da data.

Taldearen hurrengo bilera data ere itxi zen. Gorde zuen agendetan martxoaren 13a. 

Kulturaniztasun taldea