Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa han txangoa! kirol ezberdinak ezagutzeko eskurtsioa

2024/03/20

Orioko Herri Ikastolako LHko goi zikloko ikasleek Pio Baroja kiroldegira egin dute eskurtsioa. LH5ekoek ostiralean egin zuten eta LH6koek, berriz, astelehenean. LH5ekoak bi talde direnez bi kirol ezagutu dituzte: eskalada eta esgrima. LH6koek eskalada eta esgrima ezagutzeaz gain, pin- pon ere ezagutu dute. Kirol hauek ez dira oso ohikoak gure ikasleen bizitzan eta eskurtsio oso estimatua dute. 

 

 

Eguraldi ona izan dute bi eskurtsioetan eta kirola egin eta gero hondartzara jeitsi dira bazkaltzera. Gustora aritu dira han ere, batzuk zuloak egiten, besteak baloiarekin jolasean eta beste batzu hitz egin eta dantzan!

eskalada ezagutzen