Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Irakurzaletasuna sustatzeko saioa Galtzagorrikoen eskutik

2024/03/21

Urtero bezala Galtzagorri elkartearen eskutik hainbat saio izan ditugu Ikastolan Saroa Bikandiren eskutik.

Lehenengoa HHko irakasleei zuzendutakoa izan zen. Pasa den ostegunean berriz, gurasoei zuzendutako saioa jaso zuten gurasoek. Bertan, irakurzaletasunaren inguruko hausnarketa saio parte hartzaile eta aberatsa bizitu zuten, beraien kezka eta zalantzak argitu eta partekatu zituztelarik. Saroak berriz, gurasoek zituzten kezketatik abiatuta irakurzaletasuna sustatze aldera proposamen  desberdinak mahairatu zituen.  Saioa benetan erakargarria, eraginkorra eta aberatsa izan zen.

Mila esker etorritako gurasoei eta nola ez Saroari.