Albisteak

Saharar errefuxiatuen aldeko janari bilketa

Aurten ere hasi gara Saharar errefuxiatuen aldeko janari bilketarekin ikastolan. Azken urteetan bezala LH6ko ikasleak ari dira izaten bilketa eta antolaketa egiteko arduradunak, baina, zuen laguntza behar dugu. Denon artean zenbat eta material gehiago inguratu indartsuagoa izango da bidaltzen diegun indarra eta laguntza.

Orioko Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalik

Ikastolak antolatzen duen Orioko Mendi Lasterketa martxoaren 29an izango da. Bertan parte hartzeko izena ematea ere zabalik dago.

2 urteko haurren gurasoei zuzendutako bilera

Gaurko honetan 2 urteko haurren gurasoek gure Ikastola gertuagotik ezagutu dute.

Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistaren hitzaldia

Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizista izan dugu gure artean eta aholku mordoa eman dizkigu. 

HH ko txikienak ere danborra jotzeko prest!

Danbor hotsak entzuten dira azken aldian Ikastola inguruan...

HH 2 eta HH3ko ikasleek gaur egin dute azken entsegua eta prest eta gogotsu daude astelehenean danborrak gogor astitzeko.

 

Alvaro Beñaran pedagogoaren hitzaldia

Alvaro Beñaran pedagogoak HELDUAREN LEKUA HAURRAREN GARAPENEAN hitzaldia emango du, bihar, osteguna, 17:00etan Ikastolako areto nagusian (DBHko eraikina). Hitzaldia guraso, irakasle eta gaiarekin interesa duen orori zabalik dago.

Matrikulazio-epea urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra

Zure haurra Orioko herri Ikastolan matrikulatu nahi baduzu, jakin urtarrilaren 27tik otsailaren 07ra bitarte egongo dela irekita matrikulatzeko epea. Zure haurraren etorkizuneko hezkuntza-zentroa aukeratzen laguntzeko asmoz, Ikastolak ate irekiak antolatu ditu, baita bi urteko haurren gurasoentzako informazio-bilera eta Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistaren hitzaldia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna ere.

EKINTZEZ BETETA DATOR URTE HASIERA IKASTOLAN!

Ekintzez beteta hasi da ikasturtea Orioko Herri Ikastolan! Urtarrilean zehar kontuan hartzeko hainbat data dituzue jarraian, atera agendak data guztiak kontuan hartzeko!

Orriak

Albisteak-era harpidetu