Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Okzitandarrak Orion

2022/06/13

Okzitaniako Tolosako Calandreta ikastetxeko lagunak Oriora etorri zaizkigu bisitan. Arratsalde ederra pasa dugu!

Okzitaniako Tolosako Calandreta eskolako lagunak Oriora etorri zaizkigu bisitan. Azken hiru urteetan, DBH3ko frantseseko ikasleek trukea egiten dute Calandreta ikastetxeetako ikasleekin. Calandreta ikastetxean okzitanieraz ikasten dute ikasleek, baina frantsesa beraien eguneroko hizkuntza ere badenez eta gaztelera ere ikasten dutenez, hizkuntzatik hizkuntzara dantzan ibiltzeko aukera dugu.

Aurten ez dugu trukea antolatzerik izan, baina zorionez beraiek aterpetxe batera etorri dira eta arratsalde ederra pasa dugu elkarrekin. Lehenik, izenak ikasteko jolasean ibili gara eta, ondoren, Ikastola eta Orioko bisita gidatuak egin dizkiegu.

Mila esker bisita egiteagatik!

Datorren urtean gu ere joango gara Tolosara!

Orioko Herri Ikastolako DBH3ko ikasleak eta Calandreta ikastetxeko ikasleak