Patata tortila lehiaketa, San Nikolas-etan

DBH4ko ikasleak bikain ari dira ekintzaile izatea zer den barneratzen. San Nikolas jaietarako tortila-lehiaketa antolatu dute herriko gazteentzat. Abenduaren 7an izango da, 19:00-20:30 bitarte. Ondoren, afaria eta kontzertua egongo dira. Parte hartzaileak 1999 eta 2007 urte bitartean jaiotakoak izan behar dira eta talde bakoitza 5-8 gaztez osatua egon beharko da. Norberak eraman beharko ditu lehiaketan parte hartzeko beharrezko osagaiak. 

Izena emateko, jo ezazue Kultur Etxera, azaroaren 30a baino lehen

Aipatzekoa da, halaber, sari interesgarriak banatuko direla lehiaketan. Irabazleek 100 euro jasoko dituzte, bigarren geratzen direnek 60 euro eta hirugarrenek 40 euro. 

Animatu eta parte hartu!